XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Estatuen botere suntsiketaren
erakusgarriak direla.
Erakunde honek azaldu zuen jazoera horiek eraginda, gure etorkizunari buruzko gogoetak egitera
bultzatua sentitu zela, gaurko egoera abiapuntutzat hartuz eta helmuga gure subiranotasuna izanik
.
Estatuek subiranotasun eskubide ukaezina duten herrien kemenak beharturik, epe laburrean Europako berri bat onartu beharko dute, duela oso gutxi behin-betikoa bailitzan aurkezten zigutenarekin oso zerikusi txikia izango duena
.
Gauzak horrela, Euskal Herriaren egoera Lituania, Letonia eta Esloveniaren parekoa dela azaldu zuen Euskariak, eta erantsi zuen inongo herriri ez zaiola subiranotasunik musu truk eman
.
Ildo horretatik erakunde honek dei egin zien alderdi eta hiritarrei subiranotasunaren aldeko ihardunean parte har dezaten.
Ez dugu gure Askatasun Subiranoa lortuko baldin eta gure konpromezu banakako eta kolektiboaz, erantzukizunaz eta borondatez, eskatzeko gai ez bagara
, argudiatu zuen.
Era berean, Euskariak berretsi egin zuen euskaldunen arteko enfrentamenduak Espainia eta Frantziako Estatuen mesederako baino
ez direla, eta gaineratu zuen zentzugabekeria
deritzola elkarrizketari baldintzak ezartzeari.